XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaixotasuna, Th. Mannengana etorrita berriro, sentikortasun gehitu min hori ariman, kulturaren forma bat da.
Kontzientziaren figura bat.
Ez oso bestelako moldez, emakumea, apaiza, kontzientzia kolektiboaren figurak dira orobat, artekotasun efektiboeneko figurak mendebaleko eguneroan, guztiz bestelakoaren aspirazio metafisikoak,
Gaixotasuna krisia da, begi zoliagoak.
Ezinegona.
Urduria.
Dolore luzeak izpiritua erabat mehetzen, sentiberatzen, fintzen du.
Esklaberiak zenbateraino izpiritualdu zuen miseria beltza, Gospels kontzertu batean entzuten duzu, negarretan eder irudiarazteraino itxaropen deskontsolatua.
Th. Mannek
Aspaldian asmoa banuen, baina honezkero alferrik izango da, konparazio bat egiteko noizbait
Obaba krisian eroritako EH da, naturatik irtenda eta zibilizazioan sartu ezinda.
Gaixoek baino, kuriosoki, Obaban haurrek, subnormalek,
Izpiritu ez korrunpitua, maitagarria.
Gaixotasuna propioki baino, izpiritua hor ahultasuna da edozein moldetan, batzuetan natur fenomenoetan beretan.
Hau da, irakurleak Obabako mendi magikoetako jendean kausitzen duena, pietatezko begirada beratz batek ikusitako haurtzaro handi bat da, bizitzeko egokitu ezinda orain inprentako letra artean; egon den EHrik ederrena bai, nahi baduzu, maitagarriena behintzat, gordetzerik ez dagoena baina (...),